AizkorrikoBira2010
V “TOMAS SALAZAR” Aizkorriko Biran parte hartzaileen izena emateko epea zabaldu dugu. Izenematea, 12 Euroren truke izango da aldez aurretik egin ezkero (ekainaren 10ko arratsaldeko 8ak arte, Euskadiko Kutxako 3035.0017.19.017007351.4 kontu zenbakian sartu beharrekoa. Hau da aldez aurretik ordainketa egiteko era bakarra), eta 15 euroren truke irteeran bertan eginda; honela egin daiteke:
1. Posta elektronikoz, aizkorri@aizkorrime.org helbidera bidalita.
2. Webgunean, www.aizkorrime.org orrialdearen bidez.
V “TOMAS SALAZAR” Aizkorriko Bira hau datorren ekainaren 13an ospatuko da eta irteera‑ordua, goizeko 6etan izango da, Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzatik, Bideluze plazan, izango da eta helmuga Udaletxeko plazan, egongo da
Probaren iraupena 12 ordu ingurukoa izango dela pentsatu badugu ere, 14 ordu pasatu arte ez da azken kontrola itxiko. Beraz, arratsaldeko 8etan, azken kontrola itxitzat emango da.